2009/01/16

HITZAK AURPEGI-ESKUETAN

Kode oparo eta aberatsa izaki, zeinu hizkuntza bidez milioi bat lagun komunikatzen dira Espainian. Hori dela eta, zeinu hizkuntza ofizial bihurtzeko atetan dago, Europako hainbeste estatutan modura. Neurri horren bitartez, zeinu hizkuntzaz mintzatzen diren pertsonek komunikazioan elkarrekikotasunez aritzeko duten eskubidea aintzat jotzen da eta, aldi berean, aurpegi-eskuen bidez adierazten den mintzaira horren balio linguistiko eta kulturala nabarmentzen da.

EZ DAGO HIZKUNTZA BAKARRA

Jendeak mundu guztiarentzat zeinu hizkuntza bakarra dagoela sinetsi arren, mundu zabalean baliatzen diren zeinu hizkuntzak 103 dira, Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioaren arabera. Aho-mintzairarekin gertatzen den bezala, ez da derrigorrezkoa herrialde bakoitzari bere hizkuntza egokitzea. Aho hizkuntzetan bezala, zeinu bidezkoetan ere gizataldeak bereizi eta batzen dituzten dialekto eta argotak bizi dira. Hizkuntza biziak dira, etengabe aldatzen ari direnak eta, halakotzat, premia duten heinean, neologismoak onartzen dituzte.

No hay comentarios:

 

Grab this swicki from eurekster.com

Add to Technorati Favorites