2009/02/03

WEB INTERESGARRIAK

Aurkitu ditudan web orri interesgarrietatik hau izan da, nahiz eta gazteleraz izan, ni aukeratutako gai honi buruzko informazio gehien eskaintzen duena. Honetan sartu bezain laster lotura pilo bat aurkituko dituzue, bai zeinu hizkuntzari buruzko artikulu, hiztegi, txikientzako ipuinak...bai aurrerapen tekniko desberdin azaltzen diren orriak eta baita, derrigorrezko hezkuntzan emandako gormutuentzako egokitzapen kurrikulumarrak ere. Animatzen zaituztet begirada bat botatzera!

2009/02/02

ZEINU HIZKUNTZA IKASTEN!

Hona hemen Youtube-tik hartutako zeinu hizkuntzari buruzko bideo hezigarri bat. Bideoa ume gormutuen eta entzuleen arteko aniztasuna azaltzeko modu interesgarri eta dibertigarri bat izateko helburua dauka.

http://es.youtube.com/watch?v=xQmlVFa_UuQ

2009/01/16

PERTSONA GORMUTU BATEKIN MINTZATZEKO OINARRIZKO AHOLKUAK



  • Entzumen alorreko arazoak dituen norbaitekin mintzatu nahi baduzu, ukitu bizkarrean.

  • Eskuak aho aurrean: ezpainak irakurtzea eragotziko diozu.

  • Logikoa denez, ez mintzatu atzetik; hitz egin beti aurrez aurre.

  • Saia zaitez ahoan ez izaten txikle, karamelu edo zigarrorik; gormutuekin ari zarela, horiek ulermena zaildu egiten dute.

  • Mintza zaitez gormutuekin, ahal dela, mezu laburrak baliatuz.

  • Mintza zaitez gaia argi utziz, esaten ari zarena erraztasunez antzemateko.


HITZAK AURPEGI-ESKUETAN

Kode oparo eta aberatsa izaki, zeinu hizkuntza bidez milioi bat lagun komunikatzen dira Espainian. Hori dela eta, zeinu hizkuntza ofizial bihurtzeko atetan dago, Europako hainbeste estatutan modura. Neurri horren bitartez, zeinu hizkuntzaz mintzatzen diren pertsonek komunikazioan elkarrekikotasunez aritzeko duten eskubidea aintzat jotzen da eta, aldi berean, aurpegi-eskuen bidez adierazten den mintzaira horren balio linguistiko eta kulturala nabarmentzen da.

EZ DAGO HIZKUNTZA BAKARRA

Jendeak mundu guztiarentzat zeinu hizkuntza bakarra dagoela sinetsi arren, mundu zabalean baliatzen diren zeinu hizkuntzak 103 dira, Ethnologue erakunde pribatuaren azken edizioaren arabera. Aho-mintzairarekin gertatzen den bezala, ez da derrigorrezkoa herrialde bakoitzari bere hizkuntza egokitzea. Aho hizkuntzetan bezala, zeinu bidezkoetan ere gizataldeak bereizi eta batzen dituzten dialekto eta argotak bizi dira. Hizkuntza biziak dira, etengabe aldatzen ari direnak eta, halakotzat, premia duten heinean, neologismoak onartzen dituzte.
 

Grab this swicki from eurekster.com

Add to Technorati Favorites